Unidas Podemosek "Bai bakarrik da bai legea" birmoldatzeko ez dau lege egitasmo barri baten beharrik ikusten

Roberto Uriarte: "PSOEk eta PPk lehengo legera itzultzeko akordurik lortzen badabe Feijook gobernua apurtzeko aukera ederra dauka"

“Bai bakarrik da bai” legeak arriskuan jarri leike PSOE eta Unidas-Podemosen gobernu ituna

Roberto Uriarte (Unidas-Podemos) / Bizkaia Irratia

“Egin nahi bada epaile batzuk jarritako oztopoak aprobetxatu PSOEk eta PPk akordu batera iritsi eta lehengo legera itzultzeko hori PPrentzat oraingo gobernu akordua apurtzeko aukera ederra da” zehaztu dau Kongresuko Podemoseko Roberto Uriartek. PSOEri beldurretan ez sartzeko eskatu deutso Roberto Uriartek eta mogimendu feministak jarritako mugak ez gainditzeko be bai.

Koalizino gobernuan desadostasun honek eragin leiken enbataz galdetuta Uriartek dino bardintasunaren eskumena Espainiako gobernuan alderdi morearena dala, hortik jaio dala “Bai bakarrik da bai legea” eta horri leialtasuna zor jakola. PSOEk beste lege proposamen bat aurkezten badau horrek gobernuaren hausturea ekarri leikela adierazo dau Uriartek.

Udal hauteskundeak

Bestalde, udal hauteskundeei begira, Unidas Podemos eta Izquierda Unida alderdiak erabagita daukie lurralde askotan, batera aurkeztuko direla, Nafarroan adibidez. Uriarteren esanetan, EAEn be batera aurkeztuko dira eta zentzu horretan negoziazinoaren azken txanpan dagozala azaldu deusku.

Otsoak

Otsoaren auziaz galdetuta Unidas Podemoseko politikariak uste dau otsoa babestu behar dala. Otsoak Bizkaian artalde batzuei egindako erasoak gainbalorau dirala eta urtean azeriak edo lukiak otsoak baino kalte handiagoa sortzen dauela azpimarratu dau. Otsoarenak arreta mediatikoa sortzen dauela kritikau dau eta alkarbizitzea bermatzeko artzainei kalteordain onak ziurtau beharko litxakiezala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular