Lea Artibai Ikastetxeak barriro dakar ‘Ilusio Ponpak‘ jardunaldi arrakastatsua. Ekimena 2012.urtean jaio zan, krisi ekonomikoak sortutako egoerearen aurrean motibazinoa eta baikortasuna sustatzeko asmoz. Pandemia garaiko hutsunearen ostean, aurtengoa 9.edizinoa izango da. Eneritz Azkue Lea Artibai Ikastetxeko Lanerako Prestakuntza arduradunak azaldu deuskunez, jenteak holako ekintzen beharra dauka, “ilusinoz pilak kargau eta aurrera egiteko”. Gaur egun jardunaldia nahitaezko hitzordua bihurtu dala gaineratu dau Azkuek.
2023ko edizino honetan parte hartuko daben hizlariak honeek izango dira: Aitziber Garmendia aktore eta telebista aurkezleak ‘Teloia gora eta barre eragitera’ izeneko berbaldia eskainiko dau. Victor Küppers nazinoarteko hizlari ospetsua ‘Afrontar la vida con alegría’ (online) izenburupean arituko da eta Enhamed Enhamed historiako igerilari paraolinpiko onenak ‘Fortaleza en tiempos de incertidumbre’ izeneko ponentziagaz itxiko dau jardunaldia. Hiru konbidauek jardunaldira hurreratzen diran guztien baikortasunean, motibazinoan eta ilusinoan eragitea izango dabe helburu.
Markina-Xemeingo Esperanza eraikinean izango da topaketea, zezeilaren 10ean, goizeko 09:30etatik aurrera. Ez da lekurik geratzen.