Bakion egindako azterlanaren arabera, etxeen %39 baino ez dagoz Bakion bertan bizi diranen esku

Etxebizitzen %61 bigarren erresidentziak dira Bakion

Bakion bertakoentzako etxebizitza faltan

Bakio / Aitor Bilbao

Bakion dagozan etxebizitza guztien %61 bigarren erresidentziak dira eta %39 baino ez dagoz Bakion bertan bizi diranen esku. Hau arazo handia da Bakioko Udalarentzat, hain eskaintza urria egonda, salgai edota alokairuan dagozan etxeak oso garesti dagozalako, eta ondorioz jenteak kanpora joan beharra daukalako.

Etxebizitzen egoerearen diagnostikoa egin dau Bakioko Udalak, zehatz jakiteko zein dan egoerea eta neurri egokiak hartu ahal izateko. Amets Jauregizar alkatearen esanetan, jakina da Bakion bigarren erresidentzia asko dagoela, baina egoera hori bistaratzea eta datu zehatzak eukitea garrantzitsua da neurri eraginkorrak hartu ahal izateko.

Bizi daben egoerearen ondorioz herritar askok diru sarreren %30 baino gehiago erabili behar dabe etxebizitzarako, eta askok kanpora joan beharra be badabe. Honen aurrean neurriak hartzeko asmoa dauka Bakioko Udalak, besteak beste, bigarren erresidentzia horreek lehenengo etxebizitza erabilerea emotera bideratuta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00