Lutxanako auzokideak Oxinorte enpresak zabaldutako zaraten aurka mobilizau dira

"Zaraten ondorioz auzokideok buruko mina, migrainak edo ansiedadea jasaten doguz" esan dau Rakel Aresek

Barakaldoko Oxinorte enpresea epaitegietara eroatea pentsetan dabilz

Lutxanako auzokideen alkarretaratzea / Bizkaia Irratia

Barakaldoko Lutxana auzoan Oxinorte enpresak eragindako zaratek buruko min handia emoten jarraitzen dabe. Bi hilabete pasatu dira Barakaldoko Lutxana auzokoek jasaten daben zarata hori gogaikarri bihurtu danetik. Kutsadura akustikoak herritarrengan zuzeneko eragina dauka eta osasunerako ondorio kaltegarriak nabaritzen hasita dagoz. “Zaraten ondorioz auzokideok buruko mina, migrainak edo antsiedadea jasaten doguz” esan dau Rakel Aresek, Barakaldoko Ahotsak plataformako kideak aste honetan Goizeko Izarretan saioan.

Enpresak, zaratakaz amaitzeko asmoagaz, funtzionamenduan doikuntza batzuk egingo ebazala iragarri eban.  Auzokideek holakorik ez dabela nabaritu salatu dabe. Auzokideek, bi hilabeteren ostean gauzak ez dirala aldatu ikustean, barriro protestak eta salaketak areagotu dabez eta epaiketetarako bidea aztertzen ari dirala esan dau Rakel Aresek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude