Alboka Egunean albokariek lurraldeak eta jotzeko moduak ezagutzen dabez | Goizeko Izarretan

Topaketa honen helburua musika tradizinonala eta bertakoa zabaltzea da, bereziki albokarena

Barakaldon Alboka Eguna, zapatu honetan

Gizon bat alboka jotzen / "En Durango" webgunea

Barakaldoko Udaleko Kultura Sailak eta Lutxanako Dultzaina Eskola eta Tailerrak jaialdi hau antolatu dabe. Ekitaldia urtero egiten da Euskal Herriko herri desbardin batean, albokariek lurraldeak eta jotzeko moduak ezagutu dagiezan. Orain arte Zalduondon, Lantziegon, Delikan edo Laquadran egin da, besteak beste. Aurten Barakaldoko Errekatxo auzoaren txanda izango da. Egun osoan zehar hainbat ekintza izango dira: erakusketa bat, kontzertuak  zozketak

Topaketa honen helburua musika tradizionala eta bertakoa zabaltzea da, bereziki albokarena. Gainera, Euskal Herriko hainbat tokitako albokarien arteko harremanak sustau gura dabez eta beste leku batzuetako musikariekiko harremanak be. Gustranen arabera, albokariaren unibersoa ez da galduko, baina azken hamarkadan gero eta gitxiagok jotzen dabe. 

Errekatxo ez saturatzeko, garraio publikoan joatea eskatzen da, edo El Regato ikastetxean jarriko dan aparkalekua erabili. Iker Gustrán, tailer eskolako kidea da eta Goizeko Izarretan egon da. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular