Eneko Sagardoy eta Jone Laspiurregaz egoteko aukera izan dogu

1936ko gerran Karmele Urresti erizain gazte ondarrutarraren istorioa kontetan dau pelikulak

Bariku honetan estreinauko da ‘Karmele’ Euskal Herriko zinemetan

Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua eleberrian dago oinarrituta filmea. Nobela hau Karmele Urresti eta Txomin Letamendiren benetako istorioan oinarritzen da. Zortzi hizkuntzatara itzulita, lan honek Kritikaren Sari Nazionala (euskerazko narratiba) eta urteko liburu onenaren Euskal Akademiaren saria irabazi ebazan. Orain, Asier Altuna zine zuzendariak eleberritik pantailetara pasatu dau benetan gertau zan istoria.

Karmele pelikulak XX. mendearen lehen erdian bikote baten eta haren familiaren odisea hunkigarri eta argigarria kontatzen dau kontinenteen artean. Gure iragan hurbilaren historia ikusteko aukera eukiko dogu, baina gaur egun be oihartzun handia dauka, maitasunaren, familiaren, kulturaren eta askatasunaren moduko gai unibertsal eta denporazkoei esker. Zine aretoetara iritsi orduko, Eneko Sagardoy eta Jone Laspiur aktoreekaz egin dogu berba.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00