2012an hasi eta gaur egun arte, Basque Culinary Centerrek 228 milioi euroko inpaktu ekonomikoa sortu du, BPGari 125 milioi euro inguruko ekarpena egin deutso, eta administrazinoari 39 milioiko itzulkina egin deutso.
2022an, Basque Culinary Centerrek 35,6 milioi euroko inpaktu globala (2018an baino % 46 handiagoa) eragin dau, eta 19,5 milioiko ekarpena egin deutso BPGari (2018an baino % 47 handiagoa); holan, administrazinoari 6,6 milioi euroko itzulkina egin deutso (2018an baino % 54 handiagoa).Joxe Mari Aixega zuendaria izan dogu Lau haizetara saioan guztia azaltzen.