Zemendiaren 7tik abenduaren 1era bitartean egingo da Bertsolari Gazteen XXX. sariketea. Aurtongoa urte berezia izango da, urtemuga biribila beteko dalako. Hau dala eta, finala berezia izango da eta ospakizun giroan egingo dabe. BBK-k, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak, Bizkaiko Ikastolen Elkarteak antolatzen dabe lankidetzan.
Betiko formatoan
Betiko formatoan egingo dabe BBK sariketa hau, eskualdeka eta taldeka. Zortzi taldek hartuko dabe parte danetara, eta talde bakotxea sei bertsolari. Kasu batzuean bat bat gehiago be egon leike. Talde bakotxa bitan banatuta, 18 urtera artekoak eta 19tik 25era bitartekoak. Bizkaia osoko bertsolari gazteak: Arratia, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri, Ezkerraldea/Meatzaldea, Hego Uribe, Lea Artibai, Uribe-Butroe/Txorierri eta Uribe Kosta. BBK sariketea bertsolari gazte askoren lehenengo plazea izaten da, jente aurrean kantetan daben lehenengo aldia. Helburuetarikoa izan be horixe da.
Publiko zabalagoa
Aurtongoan publiko zabalagoa batuko da bertso saioetan. Orain arte institutuetan egin dira saioak, goizez, eta kanporaketak holantxerik egingo dira. LH eta DBHko ikasleak izango dira entzuleak. Finalaurrekoak arratsaldez jokatuko dira eta euskaltegietako ikasleak konbidauko ditue saioetara. BBK sariketa honetan beste helburu bat euskalgintari eta kulturgintzari ekarpena egitea da.