Winter Series txapelketan, Beaskoetxeak eta Lopezek bigarren garaipena lortu dabe. Diego Beaskoetxeagaz egin dogu berba

Diego Beaskoetxea aurrelariagaz egin dogu berba, Lopezek eta biek Johan eta Del Riori irabazi ondoren

Beaskoetxea eta Lopezek sailkatzeko urratsa egin dabe Gernikan

Lopez eta Besakoetxea, irabazi eta gero / Bizkaia Irratia

Jai Alai Winter Series txapelketea aurrera doa Gernikan. Astelehena joan astelehena etorri, pelotalekua bete egiten da. Txapelketeari jagokonez, B moltsoko partidua jokatu zan atzo. Beaskoetxea eta Lopez, Johan eta Del Rioren aurka. Lehenengoek irabazi eben 15-10, 9-15 eta 5-4.

Partidu gogorra izan zan atzokoa, Diego Beaskoetxeak esan deuskunez. Lehen jokoa ondo bideratu eben. Baina, bigarrenean, Johan eta Del Riok gehiago egin eutsien. Hirugarrena loteria izaten da. Oso laburra da, eta pelotariei ez jake gustetan. Beaskoetxea eta Lopezen alde jausi zan.

Poz-pozik amaitu eben partidua irabazleek. Baina 2-0 amaitu izan balebe, sailkatuta egongo ziran. Orain, geratzen diran partidu bietan zer gertatuko dagoz. Goikoetxea-Etxetok Johan-Del Rioren aurka jokatuko dabe urtarrilaren 9an. Beaskoetxea-Lopezi, Goikoetxea-Etxetok irabaztea komeni jake.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular