Beatriz Santamaria eta Izaro Lauzirika psikologoekaz nahasmendu mentalak aztertu doguz

Depresinoa, antsiedadea, beldurrak, umorea, eskizofrenia, heriotza, "coach" mentalak... moduko gaiak jorratu doguz psikologoekaz

Beatriz Santamaria: “Pertsonei ez jakez etiketak jarri behar, bakoitza dan moduan tratatu behar da psikologian”

Aupa Bizkaia irratsaioan Beatriz Santamaria eta Izaro Lauzirika Bizkaiko Psikologoen elkargoko psikologoekaz egon gara. Psikologia mundu zabala da eta eurekaz nahasmendu mentalak jorratu doguz. Depresinoaren, antsiedadearen, nahamendu bipolarraren, eskizofreniaren, beldurraren, fobiaren, psikopaten edo heriotzaren gaiak jorratu doguz, beste hainbaten artean.

Azken urteetan gora egin dau psikologoarengana doazen pazienteen kopuruak. Gazteen artean depresinoa eta antsiedadea ohikoak bihurtzen dabilzan nahasmenduak dira. Beatriz eta Izaroren ustetan, pazienteari ez jako etiketa bat jarri behar, “paziente bakoitza mundu bat dalako” eta mundu guztiak guztiz desbardinak dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00