Murgiltze programa zemendian zehar egongo da martxan geure lurraldean

EIT Food-ek antolatzen dau Bilbao Campus Experience

Bederatzi herrialdetako nekazaritzako elikagaien 10 startup Bizkaian dira

Bilbao Campus Experience dalakoaren bigarren edizinoa martxan da eta, ondorioz, Bizkaiak bederatzi herrialde desbardinetatik datozan nekazaritzako elikagaien 10 startup jaso dauz, zemendian zehar egongo dan murgiltze programari esker. Bilbao Campus Experience-n antolakuntzan EIT Food dabil. Bertako Ane Txintxurretak etorritako startup-en ganeko xehetasun batzuk emon deuskuz: “Hautatutako 10 startup-en elementu komuna teknologiaren aldeko apustua da”.

Bederatzi herrialde honeetatik datoz: Polonia, Serbia, Frantzia, Argentina, Suedia, Herbehereak, Zipre, Turkia eta Bulgaria. Aukeratzeko irizpideen artean, sektorearen erronkei emoten jakezan konponbideak, euren eragina, heldutasun-fasea eta lantaldeen sendotasuna balioztatu dira.

Munduko komunidaderik handiena

EIT Food munduko elikadura-barrikuntzako komunidaderik handiena eta dinamikoena da. Barrikuntza bizkortzen dau, etorkizunerako egokitutako elikadura-sistema bat garatzeko, guztiontzako elikagai osasungarriak eta jasangarriak sortuko dituana. EIT Food Barrikuntzaren eta Teknologiaren Europako Institutuak sortutako bederatzi barrikuntza-komunidadeetako bat da. Europar Batasunetik independentea dan erakunde bat da, 2008an sortua Europa osoan barrikuntza eta espiritu ekintzailea bultzatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00