520 behi daukiez eta baita bigak eta txahalak

Sortzaileak, Zelanda Barriko eta Irlandako eredua hartu eben

Behi-Alde Euskadiko ganadu ustiategi handienean egunero 15.500 litro esne ekoizten dabez

Behi-alde, Euskadiko ganadu ustiagi handiena hurretik ezagutu dogu gaur Bizkaia Irratian. Aramaion dago, Albina urtegiaren eta Otxandio artean, 520 behi daukiez eta baita bigak eta txahalak. Esne behiak danak etxeak hazitakoak dira. Garoa tartean Gorka Berrio bazkidea izango dogu azalpenak emoten. Behi-alde,coop. Mondragon Kooperatiba barruan kooperatiba modura 1982an sortu zan. Gaur egun 18 bazkide dira.

Sortzaileak, Zelanda Barriko eta Irlandako eredua hartu eben eta larretan edo soloetan inbertitu eben. Eguraldia lagun izan ezkero egunero ganadua kanpora ataratzen dabe eta era honetara bedarra jaten dabe eta udabarri eta uda garaietan egunez ta gauez kanpoan egoten dira. Holan behi honeek goi mailako esnea emoten dabe. Egunean bi bider eraisten dabez behiak eta 15.500 litro esne emoten dabe ekoizteko. Kaikuri saltzen deutse esne hau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular