Betiko baserritarren lana beste modu batera egitea lortu behar da

Eguneratzeko helburuagaz transizino garaian dago sektorea Amaia Antxustegiren eritxiz.

Belaunaldi-errelebo baterako erakargarri egin behar da lehen sektorea

Santo Tomas egunaren hasieran euki dogu gonbidau Amaia Antxustegi Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasun eta Ingurune Naturala Zaintzeko diputadua Goizeko Izarretan irratsaioan. Bilboko  azokak 73. edizinoa beteta lurraldeko baserritarrentzat daukaz garrantzia azpimarratu dau.

Lehen sektoreari bagirako gabeziak be aitatu deuskuz, eta nabarmen, belaunaldi-erreleboa falta dala diño. Horren aurrean, gazteentzat sektorea erakargarri egin behar da bere ustez. Izan be, aisialdia eta lana ezberdin ulertzen diralako gaur egun. Eta transizinoko garaietan, sektorearen eguneratzea beharrezkoa da.

Eguneratze horri begirako dirulaguntzez be egin dogu berba, eta datorren urtera begirako Aldundiaren aurrekontuetan, esaterako, 33 milioi euroko diru-moltzoa lehen sektoreari esleituko jakoz eta horretako 18 milioi dirulaguntzetara.

Aurten argitaratu daben landa-eremuko emakumeen mapa be garrantzitsua dala esan deusku, eta aurrera begira ekintza plana diseinatzeko balio izango deutsie.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00