29 abestiz osatutako disko barria eta bere agurra iragarri dauz Orioko abeslariak

"Pandemian hasi nintzan agurraz hausnartzen" esan dau Benito Lertxundik

Benito Lertxundi: “Lanbide pribilegiadua izan da nirea, jendearengandik maitasun handia jaso dot”

Benito Lertxundiren agurra eta disko barria iragarteko prentsaurrekoa / Bizkaia Irratia

Inork gitxik itxaroten eban Gernkian atzo iragarrita egoan disko aurkezpenean Benito Lertxundik bere agurraren barri emongo ebanik. “Azken kontzertu biran eskainitako zuzenekoetan, salbuespen bi kenduta, ez naz eroso sentidu” adierazo dau Benito Lertxundik. Agurraz hausnartzen pandemian hasi zala gaineratu eban.

Musikariak igaz Gernikako Jai-Alai frontoian grabautako kontzertuaren diskoa aurkeztu eban eta bertan emon eban erabagiaren barri. Bere ibilbideko bigarren zuzeneko diskoa izango da aurten kaleratuko dauena. Kantuan hasi zanetik 60 urte beteten diranean kaleratuko dau bigarren zuzenekoa. Gernikako Jai Alai frontoian iazko zemendiaren 11n emon eban emonaldia da diskoaren oinarria. Disko bikoitza da eta 29 abesti batu dabez guztira, tartean bat, orain arte argitaratu barik euki dauena. Diskoa ixten dauen Ez nabil ezeren bila.

Kontzertuak bere ibiilbide artistikoaren oinarri izan dira eta kontzertuek dana emon deutsela onartu dau. “Lanbide pribilegiadua izan da nirea, jendearengandik maitasun handia jaso dot” adierazo dau Lertxundik. Euskal kulturearen geroaz galdetuta abeslariak dana nahastauta dagoanaren sentsazinoa daukala adierazo dau. Goizeko Izarretan irratsaioan Benito Lertxundik atzo Gernikan esandakoak batu doguz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00