Berbategian 63.000 erregistro baino gehiago dagoz | Goizeko Izarretan

Orain arte, 23 hiztegi igon dira webgunera

Berbategia.eus, hainbat herritako euskerea jasotzen dauen hiztegia

Berbategia.eus / Bizkaia Irratia

Berbategia.eus sortu da, hainbat herritako euskerea jasotzen dauen hiztegia. Euskalkien Lagunak lantaldea eta Iberba euskera zerbitzua batu dira horretarako. Bertan, herrietan hainbat ikertzailek urte luzetan jaso izan dabezan berbak eta esaerak bilten dira. Orain arte, 23 hiztegi igon dira webgunera. Horreetatik gehienak herri ezbardinetako euskera batzen dabe. Guztira, 63.000 erregistro baino gehiago, hainbat euskalkitan.

Berbategia.eus-en helburua euskalkien altxorra jagotea da eta ikertzaileei tresna eraginkor bat emotea hareen bilketak ezagun egiteko. Bere sortzaileek pentsetan dabe batua egiten hasi zanetik gaur egun arte, ez jakela euskalkiei basesik emon eta ez dagoala euskalkiak bultzatzeko asmorik. Bilaketa modu askotara egin daiteke: berbaren, euskalkiaren, hiztegiaren eta moltsoaren arabera. Beste hiztegi gehienek eskaintzen ez daben bilaketa mota bat da eta horri esker, adibidez, Gorputza Burua aukeratuz gero, buruari dagozkion berba guztiak ikusteko aukera dago.

Gaur Goizeiko Izarretan, Iñaki Gaminde, egileetako bat eta Patxi Alaña proiektuaren koordinatzailea izan dogu berbategiaren inguruan zehaztasunak emoten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular