Nazinoarteko gatazken barri emoten daben kazetarien segurtasunaz eztabaidatzen dabilz gaur EHUn. Jardunaldiak maiatzaren 3ko Prentsa Askatasunaren Munduko Egunaren atarian egingo dabez, gaur eta bihar. Berbaldiak, eztabaidak eta mahainguruak eskainiko dabez. Gaur desinformazinoaren eta segurtasunaren ingurukoak aztertu dabez berbaldi baten goizean, eta mahainguru bat be izan da Bitartez ikerketa taldeko EHUko Leire Iturregik azaldu deuskunez. Gaurko saioan omenaldia egin jake gatazka guneetan eraildako lau kazetariri: Jose Couso, Julio Anguita Parrado, David Beriain eta Roberto Fraileri.
Jardunaldi hauek barne hartzen dauzen JOSAFCON (Journalist Safety Research Project) ikerketa-proiektuaren zuzendariak María José Cantalapiedra eta Leire Iturregui dira, UPV/EHUko Kazetaritza Saileko ikertzaileak, eta gatazka-kazetaritzaren ikerketa-korrontean kokatzen da.
Gatazka-kazetaritzan jarduteko segurtasunaren dimentsinoak aztertuko dira prestakuntzatik, komunikabideekiko harremanetik, ekipo eta aseguruekiko harremanetik trauma osteko kudeaketaraino. Abiapunturako hipotesia da kazetari horreen segurtasun-baldintzek okerrera egin dabela apurka-apurka azken 30 urteetan. Hori dala eta, proiektua gizarte-transferentziarako asmoz sortu da. Segurtasun-faltak eta laneko kalteberatasunak, praktika-komunitate gisa, laneko errutina eta metodoetan eta lan-ibilbideetan izan dezakeen eraginari buruzko eztabaida.