Planik Plan 02x29: astegoieneko planak Bizkaian

Planik Plan 02x29: astegoieneko planak Bizkaian

Berriatuako San Gregorio jaiak astegoien honetan

San Gregorio jaiak / Berriatuako Udala

Astegoien honetan jaiak daukaguz Berriatuan. San Gregorio jaiak ari dira ospatzen bertan. Urduñan be Otxomaioak. Jaiez gain, beste hainbat kultur ekintza Bizkaian zehar.

Barikua

Kontzertuakaz hasita, Ivan Ferreiro arituko da gaur Bilbao Arenan gaueko bederatziretatik aurrera. Tu-k taldea, barriz, Bilboko Bira kulturgunean zortziretatik aurrera. Bilbon jarraituz, Grex ikusi ahal izango da gaur Cotton Club aretoan.

Antzezlanen artean, Igorren AA Aita lana gaur Lasarte aretoan zortziretan. Kandida, Santurtzin, Serantes Kultur aretoan zortziretan eta Ermuan Desobedienteak 18/98 antzezlana Ermua Antzokian zortzi ta erdietan.

Abadiñon, bestalde, bertso saioa gaur zortziretan, Kultur Etxean.

Zapatua

Hitzordua berezia bihar Santutxun. Orain 50 urte Pantxoa eta Peiok kontzertua eskaini eben Bilboko auzo horretan, eta bihar bertan emongo deutse hasierea Azken Birari. La Oreja de Van Gogh taldeak be bihar abiatuko dau Tantas cosas que contar birea BECen. Bihar eta etzi eskeiniko dauz kontzertuak Donostiko taldeak. Morgan taldearen kontzertua, bestalde, Zallako Antzokian. Meridian taldea, barriz, Bilboko Azkenan gaueko bederatzi ta erdietan. Maruxak arituko da Abadiñoko Traña plazan eta Cloven Hoof taldea Portugaleteko Groove aretoan.

Antzezlanei jagokenez, Gota Getxoko Areetako Geltokia plazan bihar sei ta erdietan, eta Heisenberg Barakaldo Antzokian iluntzeko zortziretan.

Dantzea Bilbon. Discursos polifonicos ikuskizuna Fundicion aretoan.

Eta bertso saioa Muskizen. Ezer ez da kasualitatea bertso saio musikatua eskeiniko da Muñatones gazteluan bihar zazpiretan.

Domeka

Domekan, Ontario taldea Getxoko Muxikebarrin ordubat eta erdietan hasita. Tapia eta Leturia Band taldea, bitartean, Berriatuan iluntzeko zazpiretan. Urduñan, barriz, Puro Relajo taldearen kontzertua izango da domekan, zortziretatik aurrera.

Go!azen 12.0‘ Getxon. Saio bi ikusi ahal izango dira Muxikebarrin, lau ta erdietan eta zazpiretan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00