Getxoarte 2022 Bitartekaritza programak bertoko sorkuntzea ikusi eragingo dau egunotan

Abenduaren 15etik 18ra berbaldiak, tailerrak, zuzeneko pintura, performance bat eta erakusketa bat izango dira

Bertoko sorkuntzea ikusgai Getxon

Pablo Escauriaza artista digitala / Bizkaia Irratia

Gaur hasi eta hilaren 18ra arte, Romo Kultur Etxeak eta beste zentro batzuk Getxoarteren inguruko tokiko sorkuntzeagaz bat egingo dabe. Bitartekaritza programa honi esker, hainbat disziplinatako tokiko hainbat artistak proiektuak garatu dabez eta horietako batzuk orain publikoan erakutsiko dabez, ekimenaren amaiera moduan. Besteak beste, berbaldiak, tailerrak, zuzeneko pintura, performance bat eta erakusketa bat antolatu dabez.

Aurtengo proposamenari gaur emongo jako hasierea, Getxo Sormen Hub barrian. Bertan Pablo Escauriaza artista digitalak berbaldia eskainiko dau. Berbaldi horren ardatza ausaz sortzea da, akats digitala edo bug dalakoa abiapuntutzat hartuta. Horretarako sormen softwareagaz eta live coding dalakoagaz lotutako kontzeptuetan sartuko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00