Mungian, Landetxo Goikoa baserrian Olentzeroren mundu majikoa aurkituko dogu: Olentzeroren Etxea ezeze, Izenaduba Basoa be bertan dagoalako. Euskal mitologiako pertsonaje askori esker, gure hizkuntzaz eta naturaz ikasi eta hausnartzeko aukerea eskaintzen da.
Egunotan, gaztetxoz beteko da ingurua. Izan be, Gabonaldia bete-bete egoten da bisitariz. Sarrera guztiak, esaterako, agortuta dagoz.
Eduardo Barinaga Izenaduba Basoa ekimeneko arduradunak Goizeko Izarretan irratsaioan kontatu deuskunez, teknologia barriak erabilita Olentzero eta bere mundu majikoa modernizatzeko asmotan be ibili ziran. Bisitarien eritxiak jakin guran, iaz erabiltzaileen artean inkestak egin ebezen eta erantzuna argia izan zan: betiko Olentzero gura dogu. Belaunaldiz belaunaldi ezagutarazo deuskuen mundua majikoari eutsi gura deutsagu.