Olentzero modernizatzearen alde ez dagoz Mungiako Olentzeroren Etxea bisitatzen dabenak

Gabonaldiko sarrera guztiak agortuta dagoz Olentzeroren Etxean

Betiko Olentzero ikusi gura dogu Mungiako Izenaduba Basoan

Olentzero Mungiako bere etxean. / Izenaduba Basoa

Mungian, Landetxo Goikoa baserrian Olentzeroren mundu majikoa aurkituko dogu: Olentzeroren Etxea ezeze, Izenaduba Basoa be bertan dagoalako. Euskal mitologiako pertsonaje askori esker, gure hizkuntzaz eta naturaz ikasi eta hausnartzeko aukerea eskaintzen da.

Egunotan, gaztetxoz beteko da ingurua. Izan be, Gabonaldia bete-bete egoten da bisitariz. Sarrera guztiak, esaterako, agortuta dagoz.

Eduardo Barinaga Izenaduba Basoa ekimeneko arduradunak Goizeko Izarretan irratsaioan kontatu deuskunez, teknologia barriak erabilita Olentzero eta bere mundu majikoa modernizatzeko asmotan be ibili ziran. Bisitarien eritxiak jakin guran, iaz erabiltzaileen artean inkestak egin ebezen eta  erantzuna argia izan zan: betiko Olentzero gura dogu. Belaunaldiz belaunaldi ezagutarazo deuskuen mundua majikoari eutsi gura deutsagu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular