Mariasun Ibarrondok Estatuko osatalaritza saria jasoko dau

Mariasun Ibarrondok 25 urte daroaz Boroa jatetxean lanean eta ostalaritza enpresari onenaren saria jasoko dau

“Bezeroak ez dauka beti arrazoia, baina ez daukanean be gozotasunez tratau behar da”

Mariasun Ibarrondok Estatuko ostalaritza saria jasoko dau, ostalaritza enpresari onenaren izendapenagaz. Bizkaiko Ostalarien Alkartekoek bere hautagaitza aurkeztu eben eta barikuan jasoko dau saria Madrilen. “Bizitzak emondako oparia” dala aitortu deusku Goizeko Izarretan irratsaioan.

14 urtegaz, bere ahizta bikiagaz, Cristigaz, hasi eban ibilbidea Zaldibarko Urretxa jatetxean. Hantxe ikasi eban lanbideaz dakiana eta harrezkero makina bat jatetxetan ibilitakoa da. Aipatzekoen artean Getxoko Rocamar aitatzen dau berak, han 22 urte egin ebazalako beharrean. Gaur egun Boroa jatetxeko buruetako bat da, eta laster 25 urte beteko dabez.

Bezeroak beti arrazoia daukan itaunduta, “beti ez” nabarmendu dau zalantzati, baina euki ez arren beti gozotasunez berba egin behar jakola gehitu dau. Bezeroek errespetua, tratua, irribarrea eta gozotasuna merezi dabela azpimarratu deusku Mariasun Ibarrondok.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular