BFAk Durangaldean eta Sestaon eregiko dauzen nagusien egoitzei buruzko detaileak emon deuskuz Sergio Murillo foru diputaduak

Sergio Murillo (BFA): "Elorriok eta Durangok euren egoitzak daukiez eta udalerri horreetan ez da egingo"

BFAk Durangaldeko nagusien egoitza barria Iurretan edo Abadiñon kokatuko dau

Sergio Murillo (BFAko Gizarte Ekintzarako diputadua) / Bizkaia Irratia

Bizkaiko adinekoen egoitza batzuk, Getxokoa esaterako, dagoeneko bizikidetza unidade bihurtu dira, beste batzuk bidean dagoz Leioakoa edo Elorriokoa adibidez. Egoitza honeetan espazio zabalagoak egiten dabilz eta horren ondorioz egoiliarrendako plazak galtzen dira. Galera hori orekatzeko Durangaldean eta Sestaon egoitza barri bi zabalduko dauz Foru Aldundiak. Durangaldekoa ez da egongo ez Durangon ezta Elorrion be. Sergio Murillok, BFAko Gizarte Ekintzarako diputaduak honi buruzko detaileak emon deuskuz gaur Durangotik egin dogun Goizeko Izarretan saioan. Sestaon gaur egun bi egoitza dagoz eta hirugarren bat zabalduko dabe.

Bizkaiko nagusien egoitzetan bost eguneko huelgea egin dabe beharginek soldaten igoerea eskatzeko. Gaur egun indarrean daukien hitzarmena akordu baten ondorioz onartu zala gogoratu deusku Murillo diputaduak. Eta oraingo aldarrikapenak be, akordu baten bidez lortzearen aldekoa da diputadua. Alkarrizketaren bidez lan baldintzak hobetu leitekezala uste dau Murillok. Egoitzetan osasun profesionalen faltea dago eta horrek eragina dauka ratioetan. Erizainak lortzea bereziki gatxa dala onartu deusku Sergio Murillok.

Autistei begirako Derioko eguneko zentro barriaz, harrera eta adopzino programez eta lagundu bako adintxikiendako zentroei buruz ber berba egin dogu BFAko Gizarte Ekintzarako diputaduagaz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular