
Bizkaiak nazinoarteko panoraman daukan presentzia sendotzen jarraitzen dau, bere talentua eta nortasuna mugaz gaindi zabaltzen. Testutinguru honetan Leixuri Arrizabalaga Kultura, Euskera eta Kirol diputadua New Yorken dabil egunotan, bertako kultura sektoreagaz eta hemendik hara joandakoekin batzartzen, besteak beste, Kirmen Uribe idazleagaz.
Bizkaia nazinoarteko eszenan
Lexuri Arrizabalaga eta Elixabete Etxanobe Ahaldun Nagusia kultura-sektoreko eragileekin batzartu dira, besteak beste, Motion Picture Association erakundeko ordezkariekin. Warner eta Disney lako zinema ekoiztetxe handiak batzen ditu alkarte horrek. Batzar horreek Bizkaiak ikus-entzunezko industriaren barruan daukazan aukerak aztertzeko eta lankidetza barrietarako balioko dauela uste dabe.
Bestetik, Etxanobe eta Arrizabalaga gaur batzartuko dira Salomon R. Guggenheim Fundazinoko agintariekin, harremanak gehiago estutzeko asmoz.
Kirmen Uriberen papera
Bizkaiko ordezkariak Kirmen Uribe idazleagaz batzartu dira bidaia honetan. Urte batzuk daroaz New Yorken Kirmen Uribek bere idazle ibilbidea irakaskuntzeagaz buztatzen dau, New Yorkeko unibertsidadean eskolak emonda. Uriko bertako kultur bizimoduan modu aktiboan parte hartzen dau. Bere esanetan, New Yorkeko esperientziak atzerriko euskal komunidadeagaz hartuemonetan egoteko aukerea emoten detuso, eta euskerea maila globalean zabaltzen laguntzen dau. Oraintsu The New Yorker aldizkariak bere Maiatza olerkia argitaratu dau bere antologia baten.
Elebarri bat idazten dabil orain Kirmen Uribe eta aurton kaleratu dau segurutik. Lan bizia izango dala aurreratu deusku Goizeko Izarretan irratsaioan.