Bizkaian andrazkoen etxe barri bat zabaldu dabe

"Herriko emakumeek behar eben espazio bat izango da" esan deusku Garazi Goienetxeak

Bidatzenea, Portugaleteko emakumeen etxe barria

Bidatzeneako sustatzaile batzuk / Bizkaia Irratia

Bidatzenea, Portugaleteko Emakumeen Etxea, zabaldu dabe. Proiektua 2020an hasi zan eta 80 emakumek hartu dabe parte. Udal euskaltegi zaharraren beheko solairuan kokatu da eta hazkunde pertsonala zein kolektiboa bultzatzeko, loturak sortzeko eta politika publikoetan erreferentzia feminista batetik eragiteko sortu dala dinoe sustatzaileek. Garazi Goienetxea Bidatzeneako dinamizatzailea euki dogu Goizeko Izarretan irratsaioan.

Bidatzeneak programazio zabala eta dinamikoa eskainiko dau ahalduntze programaren barruan. Esaterako, apiriletik ekainera feminismoari buruzko ikastaroak, autodefentsa-tailerra, dantza, irakurketa-kluba, eztabaidak edo zineforuma, arteen bidezko autoezagutza-tailerrak, zoru pelbikoa indartzea, emakume gazteenei zuzendutako jarduerak, hitzaldiak, jardunaldiak edo hazkuntza eta mendiko talde bat sortzea be aurreikusita dagoz. Informazino gehiagorako bidatzenea@portugalete.org helbide elektronikoa jarri dabe erabilgarri.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular