Juan del Arco: "Lan fisikoa eta dieta faktore erabagigarriak dira gaixotasuna galarazoteko"

Bizkaiko Farmazialarien Alkargoko zuzendari teknikoagaz egin dogu berba Diabetesaren Nazinoateko Egunaren harira

2 motako diabetesa da prebenidu ahal dana

Martitzenean Diabetesaren Nazinoarteko Eguna izan da. Diabetesa gizartean oso presente dagoan gaixotasuna da; populazinoaren %10ak dauka. Intsulinaren sintesian gertatutako arazoak dirala eta sortzen da gatxa. Hori dala eta, gaixotasun kronikoa eta sendaezina da. Halanda be, kasuen %90a prebenidu ahal da, hain zuzen be, jaiotez ez diranak, 2 motakoak. Horretarako, kirola egitea eta dieta orekatua aurrera eroatea ezinbestekoa da. Izan be, ondorioak larriak izan leitekez: baskularrak, mikrobaskularrak eta makrobaskularrak. Ikerketaren eskutik, azkenengo urteetan tratamenduak asko hobetu dira.

Diabetesaren inguruan egin dogu berba Juan del Arcogaz, Bizkaiko Farmazialarien Alkargoko zuzendari teknikoagaz.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00