Egurtek topaketan, besteak beste, baso-ekonomia zirkularraz edo baso ereduez berba egingo dabe

Baskegurrek dino Ukrainako gerrak egurraren sektorea tentsinoz bete dauela

Gaurtik aurrera, Egurtek, egurra nagusi BECen

Egurra oinarri daukan arkitektureari eta eraikuntzari buruzko topaketea, Egurtek egingo dabe bihar eta etzi BECen.
Bereziki teknika barriak landuko dabez. Oscar Azkarate Baskegurreko gerenteagaz luze eta zabal berba egin dogu gaur goizean. Egurrak, produktu ezbardinak egiteko balio dauela be aztertuko dabe Egurtek topaketetan besteak beste bioekonomian oinarritutako produktuak sortu daitekezala azaldu deusku Azkaratek.

Bestalde Ukrainako gerreak egurraren sektorean be eragin zuzena izan dau. Lehendik sektorea tentsionauta egoala zehaztu dau Azkaratek. Eskaintza eskaera baino bajuagoa zan eta prezioen igoereagaz be arduratuta egozan. Eta orain, etorkizunari begira, arduratuta dagoz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00