Bilbao Jai Alai Iron Cup txapelketako bigarren finalaurrekoak jokatuko dira gaur, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Bilboko Deportivo pelotalekuan. Emakumezkoetan, Erika-Frida eta Maite-Arai bikoteak izango dira aurrez aurre. Gizonezkoetan, aldiz, Urrutia-Del Rio eta Laduche-Manci bikoteek jokatuko dabe.
Julen del Rio pelotariagaz egin dogu berba finalaurrekoaren harira. Del Riok eta Urrutiak txapelketan egindako ibilbidea txalotzekoa izan da. Izan be, aurretiazko kanporaketa jokatzetik datorren bikotea da. Dana dala, esfortzu eta sufrimendu handiagaz, behintzat, finalaren atarira heltzeko gai izan dira.
Final handia
Bilbao Jai Alai Iron Cup dalakoaren finalak hurrengo barikuan jokatuko dira. Emakumezkoen zein gizonezkoen finaletarako sailkatutako bikoteak aurreko barikutik zain dagoz. Emakumezkoetan, Elaia eta Ihart dagoz finalean, Helena eta Maialen garaitu eta gero (15-10 eta 15-6). Gizonezkoetan, aldiz, Erkiaga-Ibarluzea bikotea sailkatu da finalerako, Goitia-Basque bikotearen aurkako partiduan irabazi eta gero (12-15, 15-10 eta 5-2).