"Bilbo uriburua da eta uriburu izateko finantzazino berezia behar dau"

Juan Mari Aburto Bilboko alkateagaz alkarrizketea

“Bilbo uriburua da eta uriburu izateko finantziazino berezia behar dau”

Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea, Bizkaia Irratiko estudioetan / Bizkaia Irratia

Juan Mari Aburto Bilboko alkatea Bizkaia Irratiko estudioan egon da. Aktualidadeko gaiak jorratu dauz Goizeko Izarretan saioan. Beste batzuen artean, aurkeztu barri daben 663,5 miloi euroko aurrekontuaz, uriak aldaketa klimatikoari aurre egiteko neurriez, gabonetako eskaintzari buruz eta udaltzaingoagaz sortutako polemikeaz egin deusku berba Bilboko alkateak.

Diru-sarrerak eta finantziazinoaren ganean Aburtok azpimarratu dau, Bilbo uria izateaz aparte Bizkaiko uriburua dala eta horregaitik, finantzazino berezia behar dauala. Udaltzaingoaren polemikearen harira, atzo bildu zan negoziazino mahaia. Bilboko Udalak beste proposamen barri bat aurkeztu deutso Udaltzaingoari eta datorren astean barriro batuko dira proposamen honen erantzuna aztertzeko. Akordioa posible dala uste dau Juan Mari Aburtok.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular