Goizeko zortzietan hasi da irakurraldia, eta aurtengoan, Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua eleberria irakurri dabe eten barik, eguerdiko ordu bietara arte. Bizkaia Irratian geugaz izan dogun Joseba Sarrionandiak emon deutso hasierea irakurraldiari, eta ostean, ehunka pertsona igaro dira; tartean ikasleak, irakasleak, erakundeetako ordezkariak eta diasporako euskara ikasleak.
1957an argitaratutako Leturiaren egunkari ezkutua lehen eleberri modernotzat jotzen dabe aditu askok, eta pertsonaia baten barne gatazka modu barritzailean erakutsi eban lehenengo lanetarikoa izan zan. Sarrionandiagaz gain, Jose Francisco “Kinku” Zinkunegi Etxepare Institutuko Euskara Munduan programaren koordinatzailea, eta Paulo Alberdi Bilbo Zaharra euskaltegiko ordezkaria izan doguz irratiko mikrofonoetan.
