Oinak buruan bertso topaketa Bilboko Zazpikaleetan

Idatzizko bertso lehiaketaren ostean, bat-bateko saioa entzuteko aukerea izan eben partehartzaileek

Bilboko alde zaharrean bertsolaritza gaztetxoen artean sustatzen

Idatzizko bertso lehiaketako irabazleak / Bizkaiko Bertsozale Alkartea

Bizkaiko Bertsozale Alkarteak ikastetxeetan bertsolaritzea erakusteko egitasmoaren osagarri, Bilboko auzoetan bertso topaketak antolatu dauz. Topaketek parte bi izaten dabe: lehenengoan, bosgarren eta seigarren mailako ikasleek idatzizko bertsoen lehiaketan parte hartzen dabe, eta bigarrenean, epaimahaiak bere lana egiten dauan bitartean, bat-bateko bertso saio bat entzuten dabe.

Bilboko zazpikaleetan egindako topaketan izan zan bat-bateko saioko bertsoaldi batzuk entzun ahal izan doguz aste honetako Zortziko Txikia irratsaioan. Bertsotan hiru bertsolari: Jone Larrinaga, Maite Sarasola eta Unai Mendiburu.

Goiko argazkian, idatzizko bertso lehiaketan irabazle izan ziran gaztetxoak azaltzen dira, Ander Elortegi irakasle eta Bizkaiko Bertsozale alkarteko aisialdi arduradunagaz, eta Ainhoa Markinez Bizkaiko Bertsozale Elkarteko Zuzendaritzakoa eta Potrojorran Bertso Eskolako kideagaz batera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00