Gaur Bilboko estropaden aurkezpena izan da udaletxearen parean. Itxaso Errotetak, Bilboko Gazteria eta Kirol zinegotziak, adierazi dau Bilbora estropadak ekartea harrotasuna dala bilbotarrentzat.
Asteburuan Urdaibai eta Orio garaile
Asteburuko jardunaldia Zierbenan izan zan. Eusko Label ligan Urdaibai garaile bigarren luze ikusgarri baten ostean, Hondarribia bigarren eta Cabo hirugarren. Beste bizkaitarretan Kaikuk 4garren postua eskuratu eban, Zierbenak 5garrena, Santurtzik 8garrena, Lekittarrak 9garrena eta Ondarroak 12garren postua lortu eban. Euskotren ligan Orio garaile, Tolosaldea bigarren tea Arraun lagunak hirugarren. Bigarren mailako ligak Zumaian izan ziran. ARC ligan Lapurdi garaile, azken luzean Arkote lehiakor bateri postua irabazi ostean. Deustok 8garren postua eskuratu eban. ETE ligan, Kaiku garaile, Zumaia bigarren eta Deusto hirugarren.