XIV. eta V. Bilboko Banderearen aurkezpena izan da gaur udaletxe parean

Itxaso Erroteta Bilboko Gazteria eta Kirol zinegotziak eta Borja Rodrigo ACTko presidenteak aurkeztu dabe banderea

Bilboko Banderea izango dogu garagarrilaren 15ean

Bilboko Banderaren aurkezpena / Bizkaia Irratia

Gaur Bilboko estropaden aurkezpena izan da udaletxearen parean. Itxaso Errotetak, Bilboko Gazteria eta Kirol zinegotziak, adierazi dau Bilbora estropadak ekartea harrotasuna dala bilbotarrentzat.

Asteburuan Urdaibai eta Orio garaile

Asteburuko jardunaldia Zierbenan izan zan. Eusko Label ligan Urdaibai garaile bigarren luze ikusgarri baten ostean, Hondarribia bigarren eta Cabo hirugarren. Beste bizkaitarretan Kaikuk 4garren postua eskuratu eban, Zierbenak 5garrena, Santurtzik 8garrena, Lekittarrak 9garrena eta Ondarroak 12garren postua lortu eban. Euskotren ligan Orio garaile, Tolosaldea bigarren tea Arraun lagunak hirugarren. Bigarren mailako ligak Zumaian izan ziran. ARC ligan Lapurdi garaile, azken luzean Arkote lehiakor bateri postua irabazi ostean. Deustok 8garren postua eskuratu eban. ETE ligan, Kaiku garaile, Zumaia bigarren eta Deusto hirugarren.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular