Bilboko Elizbarrutiko 90 bat gaztek Madrilera bidaiatuko dabe bagilaren 6an eta 7an, Leon XIV.a aita santuaren bisitako ekitaldi nagusietan parte hartzeko. Gazteen aburuz, beste errealidade batzugaz harremanak sendotzeko eta eliz komunidadean sareak ehuntzen jarraitzeko balio izango dau.
Gazteek zapatuan Plaza de Liman egingo dan otoitz-bigilian eta domekan Cibelesen ospatuko dan Corpus Christi mezan parte hartuko dabe. Yaiza Ruanok Goizeko Izarretan saioan adierazo dau, Madrilera joaterik ez dabenentzat, Bilboko Indautxuko Karmengo parrokiak bigiliaren zuzeneko emonaldia eskainiko dau pantaila handi baten bidez, 20:30etik aurrera, ‘Aita Santua Bilbotik’ ekimenaren barruan.
