Iñigo Zubizarreta (Bilboko udala): "Kalean bertan gaba igarotea traba handia da"

Denboralearen ondorioz udalak etxebakoak aterpeetan onartzeko baldintzak malgutu dauz

Bart Bilboko neguko aterpeetan 114 etxebakok pasau dabe gaba

Bilboko neguko aterpe bat / Bizkaia Irratia

Bilboko aterpetxeetan bart kalean bizi diran 114 lagunek igaro dabe gaua. Tenperatura hotzen ondorioz, Udalak kalean lo egiten daben pertsonei laguntzeko preminazko neurriak hartzea erabagi dau. Aterpeetan sartzeko baldintzak malgutu egin dabez. Iñigo Zubizarreta Bilboko udaleko gizarte ekintzarako zinegotzi ondokoa berbaz euki dogu gaur Goizeko Izarretan.

Orain bi urtetik hona bikoxtu dira plazak aterpeetan. 374 dagoz gaur egun.  Kalean zaurgarritasun egoeran 250 pertsona dagoz gaur egun Bilbon eta egunokaz zaurgarritasun egoeran dagozan pertsonak detektetako alkarlana areagotu egin dabe Udaltzaingoagaz eta Ertzaintzagaz alkarlanean. Bart 114 pertsona izan dira Udaleko aterpetxeetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular