Planik Plan 01x20: astegoieneko planak Bizkaian

Bizkaiko txoko desbardinetan egongo diran ekintzen eta egitasmoen errepasoa

Bilboko Outlet Azokea, Buhos eta San Balendin jaia astegoien honetan Bizkaian

Buhos taldea Bilboko Kafe Antzokian izango da zapatuan / Buhos

Planik Plan irratsaioaren emonaldi barri bati ekin deutsagu asteon Bizkaia Irratian. Barikuro, astegoienean zehar Bizkaiko txoko desbardinetan egongo diran ekintzen eta egitasmoen errepasoa burutzen dogu, geure lurraldean zer egongo dan jakin eta gura dozuen plana egin daizuen. Astegoien honetatik Bilboko Outlet Azokea, Buhos taldearen kontzertua eta Zeanuriko Eleizondoko San Balendin jaia nabarmendu doguz.

Barikua

Astegoien honetan plan asko egongo dira egiteke Bizkaian, barikutik hasita. Esaterako, barikuan hasi eta astegoien osoan zehar luzatuko da Bilboko Outlet Azokea Barakaldoko BEC!-en. Eguneko ekitaldiei jagokenez, arratsaldeko 17:00etan hasiko dira egitasmoak geure lurraldean. Ordu horretan, Iurretako Ibarretxe kultur etxean, ‘Izeiaren kabi morea‘ haurrentzako antzezlana ikusi ahalko da. Musikari jagokonez, gaueko 21:30etan Bilboko Kafe Antzokian, Ginebras bandak kontzertua eskainiko dau.

Zapatua

Hainbat ekitaldi ezbardin izango dira protagonista zapatu honetan Bizkaian. Esate baterako, 40 Minutu Rock festibala ospatu egingo da Durangon, goizeko 10:30etatik aurrera. Goiz-eguerditik arratsaldera goaz. Arratsaldeko 17:00etan Ermua antzokian, ‘Scrooge eta mamuak‘ antzezlana ikusi ahalko da. Musikari jagokonez, gaueko 22:00 Bilboko Kafe Antzokian, Buhos taldearen kontzertua izango da.

Domeka

Astegoieneko azken egunari begira, hainbat ekitaldi izango dira Bizkaian. Esaterako, San Balendin jaia ospatuko dabe domeka honetan, goizeko 11:00etatik aurrera, Zeanuriko Eleizondon. Ordu berean, Bilboko Azkuna Zentroan, ‘La guarida de los secretos‘ obra izango da. Arratsaldeko 18:00etan, Getxoko Muxikebarrin, ‘Los músicos de Bremen‘ antzerkia izango da protagonista. Ganera, arratsaldeko 19:00etan, Bilboko Arriaga Antzokian, Diana Navarroren kontzertua entzun ahalko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00