Farmazialarien 'Botikalean' ekimenean emakumearen osasuna izan da protagonista

Juan del Arco gure farmazialari eta lagunak bertatik kontau deuskuz ekimenaren nondik norakoak

‘Botikalean’ Bilboko Erriberako merkaduan

Bizkaiko Farmazialarien Elkargo Ofizialak antolatzen dau Botikalean eta aurten 3. edizinoa egin dabe. Botikalean ekimenak farmazia kalera atara dau, Bilboko Erribera merkadura, farmazialarien lana herritarrei hurreratzeko eta azken honeek daukiezan zalantzak argitzeko.

Aurten emakumearen osasuna bere bizitzako etapa guztietan izan da protagonista. Juan del Arco gure kolaboratzaile eta COFBi-ko zuzendari tekniko ohia bertan izan da, eta zuzenean kontau deusku ekimenak izan dauan arrakasta. Ekimeneko antolatzailea dan Mari Jose Diaz Gutierrezek ekimenaren eta farmazialarien lana nabarmendu dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00