Osasunean ipiniko dabe fokoa foroan, bizi garen inguruak geure osasunean eragin zuzen eta handia daukalako

‘Ciudades del Futuro’ kongresuaren bosgarren edizinoa egingo dabe eguenean Bilboko Euskalduna Jauregian

Xabier Arruza: “Urietako erronkak epe luzerako dira, baina gauzak urtero alda daitekez”

Xabier Arruza, Bilbao Urban and Cities Designeko koordinatzailea / Bizkaia Irratia

‘Ciudades del Futuro’ kongresuaren bosgarren edizinoa egingo dabe eguenean Bilboko Euskalduna Jauregian. Bilbao Urban and Cities Design ibili da eta dabil antolakuntzan eta beste zeregin batzuetan, eta Xabier Arruza koordinatzailea geugaz euki dogu Bizkaia Irratiko estudioetan. Etorkizuneko uriez berba egiten dogunean, 10 urteko epea dauke buruan: “Uri bat ez da urte bakar batean aldatzen. Urietako erronkak epe luzerako dira, baina gauzak urtero alda daitekez”. Horren harira, larrialdi klimatikoaren auzia azpimarratu deusku Arruzak.

Osasunean ipiniko dabe fokoa eguenean egingo daben foroan, bizi garen inguruak geure osasunean eragin zuzen eta handia daukalako: “Kutsadura, esaterako, ikusezina da, baina eragin handia dauka geure urietan”. Dana dala, gai gehiago be aztertuko dabez asteon: “Mobikortasuna, garraioa eta teknologia”. Erreferenteei jagokenez, Arruzak esan deuskunez, Europa mailan behintzat, Paris eta Kopenhage dira uri eredugarriak. Bestalde, Bilbora etorriko diran adituen artean Maria Neira dago. Neira Munduko Osasun Erakundearen Ingurumen, Klima Aldaketa eta Osasun Saileko zuzendari ohia da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00