Barrikuntzak dagoz aurten

Bariku Santu egunekoa izango da jentetsuena

Bilboko prozesinoak martxa onean doaz

Bilboko prozesinoak / Bizkeliza

Martxa onean doaz Bilbon Aste Santuko prozesinoak. Aurreko astegoienean Astotxoarena egin zan eta jente asko batu zan. Aurten, Jubileo urtea da eta horrek urte berezia izatea dakar. Kartelean, kofradia guztien koloreakaz egindako kapiroteak agertzen dira hori dala eta. Barrikuntzea da aurten, digitalizatuta datozela prozesinoak QR kode bategaz hain zuzen. Aplikazino bat sortu da eguneroko hitzorduen barri eukiteko. Prozesinoak ikusteko lekurik egokienak be aipatzen dira.

Gero eta kofrade gehiago

9 kofradia eta 4200 kofrade dagoz gaur egun Bilbon. Jose Andres Etxebarriak, Begoñako Anaidiko kideak esan deuskunez, urtetik urtera gero eta gehiago dagoz. Aurten, Jesus Cepeda sevillarrak irudi barri bi egin dauz bilbotarrentzat. Bestalde, eguaztenez, Vera Cruz kofradiako Bakardadearen Andra Mariak domina barria estreinauko dau, Francisco Aita Santuak urtarrilean bedeinkatutakoa. Zapatuan, Santiago Apostol kofradiak bereizgarri barria esteinauko dau, Bilbo eta Cadiz artean egindakoa. Karidadearen prozesinoak, bestalde, bigarrenez urtengo dau aurten zapatuan eta Isiltasunaren prozesinoa egingo da bariku santu goizaldean. Aipatu era berean, zortzigarrenez egingo dala nazaretar pintxoen ibilbidea Bilbao Historiko alkarteak eta Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako merkatarien alkarteak antolatuta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00