8 kontzertu eskeiniko dabez urriaren 7tik aurrera

'Soinu zaharrak, begirada berria' izena jarri deutse denboraldiari

Bilboko Udal Txistulari Bandaren denboraldi barria hasiko da asteon

Bilboko Udal Txistulari Banda / Bizkaia Irratia

Eguazten honetan hasiko da Bilboko Udal Txistulari Bandaren denboraldi barria. 2026-2027 denboraldian zortzi kontzertu eskeiniko dabez Euskalduna Jauregian eta Campos Eliseos antzokian. Soinu zaharrak, begirada berria izena jarri deutse denboraldi barriari. Gorka Zabaleta zuzendariak azaldu deuskunez, txistua erabat bizirik dagoen intrumentua dala aldarrikatu gura dabe. Idoia Kareaga, Sabin Bikandi, Asier Garcia eta Peio Irigoien musikariek osotzen dabe Bilboko Udal Txistulari Banda.

Egitaraua

Eguazten honetan, urriaren 7an, Iduriak izeneko kontzertuagaz emongo deutse hasierea denboraldiari. Guztien artean tradizionalena izango dala esan deusku Zabaletak. Txistuaren berezko sonoridadea izango da abiapuntua. Urriaren 21ean Kantaldia eskeiniko dabe. Maider Legarretak abestuko dau, Iñar Sastre arituko da pianoan eta Amaiur Cajaraville baxuan. Euskal musika eskeiniko dabe eta publikoak be parte hartu ahal izango dau, euskal kantak abestuz. Gabonetako kontzertua abenduaren 14an izango da. Urtarrilean, proposamen berezienetariko bat eskeiniko dabe, Loratzen. Txistua zirkuagaz lotuko dabe honetan. Klasikoen txokora izango da zezeilean, txistua eta pianoa buztartuz. Emakume sortzaile euskaldunen lanak eskeiniko dabez martiaren 8ko Uharteak kontzertuan, eskolako umeakaz kontzertu didaktikoa izango da martian eta amaitzeko, apirilean, El txistulari ikuskizuna eskeiniko dabe Arratiako Koruagaz, Antzarte dantza taldeagaz eta Bilbao Musikako ikasleakaz batera. Urtez urte denboraldi barritzailea eskaintzen ahalegintzen direla esan deusku Gorka Zabaletak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00