Aurten, airearen kalidadea hobetu gurean, 50mila biztanletik gorako herriguneetan emisino gitxiko eremuak ezarteko Europar Batasunak onartutako araudia jarri da indarrean. Kontua da uri gehienetan oraindik ez dabela ezarri baina Bilboko udaleko garraio zinegotziak Nora Abetek iragarri deuskunez Bizkaiko uriburuan aurton jarriko dabe martxan. “Aire kalidaderik txarrena dagoan lekuetan jarri nahiko genduke, oraindik kokalekua aztertzen gabilz. Ez da kale bat izango, auzo bat edo bi izango dira” zehaztu dau Abetek.
Legeak dino gune batetik hasi beharra dagoala eta gero zabalduz joatea dala asmoa. Azken baten, mogikortasun eredua bera aldatu airearen kalidadea hobetzeko. Bilbon airearen kalidade txarrena dagoan lekutik hasiko litzatekez, baina oraindik ez dabe zehaztu nondik. Araua uritarrei oso ondo azaldu beharko jakela aurreratu dau Nora Abetek gai honetan komunikazinoa ezinbestekoa izango dala azpimarratuta. “Madrilgo emisino baxuko zonaldea nasaiegia da, Bartzelonakoa zorrotzegia. Bilbon bi eredu horreen bitarteko bat jarriko dogu” zeahztu dau zinegotziak.
Garraio publikoaren aldeko erabilerea sustatzeko, indarrean dagozan deskontuak oso garrantzitsuak dirala gogoratu deusku Abete zinegotziak. “Deskontuak indarrean dagozanetik urira sartzen diran automobilen kopurua %10 jatsi da” azpimarratu dau zinegotzi sozialistak.