Jaurlaritzako bozeroaleak Espainiako gobernuari Europako Banku Zentralak iradokitakoa kontuan hartzeko eskatu deutso

Zupiriaren eretxian Hazia izenaz epaileak ebatzitakoa ikuspegi juridikotik haratagoa doa

Bingen Zupiria: “Euskerea modan dago eta Euskaraldiaren aurrean gogo bizi bat ikusten dot”

Bingen Zupiria, EJko Euskera, Kultura eta Kirol sailburua / Bizkaia Irratia

Euskera ikasketetan doakotasuna sustatuko dau Eusko Jaurlaritzak. Diru laguntza berezi bat onartu dabe 16 urtetik 18 urtera bitarteko gazteek euskerazko C1 mailararteko azterketak doan egin dagiezan. Beste alde batetik, Ingura plataforma digitalak be aurrekontuetako partida bat izango dau. Euskerea etxetik ikasteko plataforma digitala da Ingura eta Bingen Zupiria Kultura sailburuak azken horren onurez berba egin deusku.

Hazia izena

Euskaltzaindia prest dago Haziaren familiari laguntzeko txosten bat idazteko. Euskaltzaindian ez dabe eragozpenik ikusten jaiobarri bati Hazia izena ipinteko eta familiari laguntzeko prest dagoz. Gogoratu Gasteizko epaile batek galazo egin deutsela alaba jaiobarriari Hazia izenaz errregistratzea, gutxiesgarria dalakoan. Horren ordez, epaileak latinezko Zia izenagaz erregistrau dau. Ikuspegi juridikotik eta filologiatik haruntzago doan kontu bat dala esan deusku Jaurlaritzako kultura sailburuak, Bingen Zupiriak.

Finantza erakundeak

Europako Banku Zentralak Espainiako gobernuari eskatu deutso bankuei ezarri nahi deutsen zergearen ganean hausnarketea egiteko. Zerga horren zama bezeroengan geratuko dala ohartarazo dau Christine Lagarde Europako Banku Zentraleko buruak. Espainiako gobernuak zerga horregaz aurrera jarraitu nahi badau, hemen Euskadin, foru aldundiakaz eztabaidatu beharko leukela esan deusku Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeroaleak.

Selekzinoen ofizialtasuna

Espainaiko Kirol Lege barriak Espainiako selekzinoagaz jkatzeari uko egiten deutson jokalaria gogor zigortuko dau. Batetik lizentzia galdu leike eta bestetik 30 mila eurorainoko isuna jarri ahalko jako. “Ez dot uste modurik egokiena danik Espainiako selekzinoak indartzeko baina Espainiako Gobernuak  ikusiko dau” legearen letra txikiaren kontra berba egin dau Zupiriak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular