Aupa Bizkaia programan EHUko irakasle eta ikerlari desbardinek parte hartu dabe Zientzia tartean. Denporaldi honetan, domekaro izan dogu aukera, arlo desbardinetan adituak diran zientzialariak entzuteko. Gaur denporaldiko azken Zientzia tartea izan dogu eta Maitena Urberuaga odontologoa eta EHUko irakaslea izan da geugaz, biofilmaren ganean jakin behar doguna kontetako.
Aho-barrunbean 700 bakterio espezie dagoz, gitxi gorabehera, eta ahoko mikrobioma osotzen dabe. Mikrobiomak ekosistema bakarra eta askotariko mikrobio-organismoak daukaz, metabolikoki eta fisikoki alkarri eragiten deutsienak. Mikrobio-komunidadearen dinamikaren asaldura funtsezkoa da txantxarraren, gengibitisaren, gaixotasun periodontalaren edo periinplantitisaren etiologian. Gaurko saioan biolfilma kontroletako teknikak aztertu doguz.
