Bizkaia Openean jardunaldi erabagigarria da azkena. Bikote bat kanpoan geratuko da. Ibarguren-Ibai Perez da sailkapeneko azkena. Guztira, 7 puntu daukiez. Aurretik dagoz Maldonado-Alkorta (8 puntu); Madariaga-Urrutia (9 puntu) eta Gaubeka Gordon (9 puntu). Lau bikoteon artean erabagiko da dana.
Zapatuan, Bizkaia pelotalekuan jokatuko dira azken partidu biak. Ibarguren-Ibai Perez Madariaga-Urrutiaren aurka izango da bata. Bestea, Gaubeka-Gordon Maldonado-Alkortaren aurka. Partidu batean zein bestean dagoen bikoteren bat geratuko da kalean.
Necol eta Trannoy lehenengo geratuko dira, liga amaieran (13 puntu). Bigarren lekuan dagoz Fusto-Del Rio. Tokiari eustea arriskuan daukie. Gaubeka-Gordon eta Madariaga-Urrutia bikoteek daukie errezen bigarren tokia lortzea. Gero kanporaketak jokatuko ditue. Bigarrenak bostgarrena izango dau aurkari, eta hirugarrenak laugarrena.