Iñaki Urrutia atzelariagaz egin dogu berba Bizkaia Openeko azken jardunaldiaren aurretik, ia dana dago zabalik

Madariaga-Urrutiak bigarren geratzeko aukerea daukie azken partidua irabazita, baina kanpoan geratzeko arriskua be bai

Bizkaia Openean ia dana dago zabalik

Iñaki Urrutia / Bizkaia Irratia

Bizkaia Openean jardunaldi erabagigarria da azkena. Bikote bat kanpoan geratuko da. Ibarguren-Ibai Perez da sailkapeneko azkena. Guztira, 7 puntu daukiez. Aurretik dagoz Maldonado-Alkorta (8 puntu); Madariaga-Urrutia (9 puntu) eta Gaubeka Gordon (9 puntu). Lau bikoteon artean erabagiko da dana.

Zapatuan, Bizkaia pelotalekuan jokatuko dira azken partidu biak. Ibarguren-Ibai Perez Madariaga-Urrutiaren aurka izango da bata. Bestea, Gaubeka-Gordon Maldonado-Alkortaren aurka. Partidu batean zein bestean dagoen bikoteren bat geratuko da kalean.

Necol eta Trannoy lehenengo geratuko dira, liga amaieran (13 puntu). Bigarren lekuan dagoz Fusto-Del Rio. Tokiari eustea arriskuan daukie. Gaubeka-Gordon eta Madariaga-Urrutia bikoteek daukie errezen bigarren tokia lortzea. Gero kanporaketak jokatuko ditue. Bigarrenak bostgarrena izango dau aurkari, eta hirugarrenak laugarrena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular