Joan dan astean, urriaren 26ko gabaz, Euskal Autonomia Erkidegoko 23 udalerritan, aldi berean, kalean lo egiten daben pertsonen kontaketa egin eben hainbat bolondresek. Getxo, Leioa eta Erandion, Sortarazi alkartea arduradu da zenbaketan parte hartu eben 78 pertsona koordinatzeaz.
Paule Ixiar Loizaga izan da horietako bolondres bat. Bigarren aldiz parte hartu dau ekimenean. Bi eta bost pertsonez osotutako taldeetan ikusitakoa kontatu deusku. Kalean lotan aurkitu daben pertsonen profilaz itauntzean bere erantzuna: “Gazte atzerritar asko, migrazio prozesuetan murgilduta dagozanak, gehiengoa gizonezkoa eta asko alkarregaz, egoera berean dagozanen arteko sare osotuz, egozan lotan”
Joan dan asteko kontaketan, Bizkaian 347 pertsona zenbatu ebezen kalean lotan. Horretatik gehiengoa, 337 gizonekoak eta 11 emakumezkoak izan dira.