Barazar inguruan 15 edur-makina dabilz N-240 errepidea garbitzen

Felix Moreno: "Santutegiaren inguruan 35 zentimetroko edur masa neurtu dogu"

Bizkaian edurrik gehien Urkiolan bota dau

Urkiolako Santutegia gaur goizean / Bizkaia Irratia

Gaur gauerditik bihar goizeko 09:00ak arte Bizkaiko barrualdean edurragaitik alerta laranjea deitu dau Eusko Jaurlaritzako Euskalmet meteorologia zerbitzuak. Gaurko 400 metrotik gora edurra aurreikusita egoan baina beherago be botaten dabil eta polito ganera. Autopista nagusiak garbi dagoz, edurra kentzeko makinak A-8tik, AP-68tik eta A-1etik pasetan dabilz. Durangaldeko, Arratiako eta Enkarterriko mendiak goitik behera zurituta dagoz une honetan. Eskualde honeetako hainbat udalerritan Durangon, Elorrion, Abadiñon, Zeanurin, Areatzan, Diman eta Igorren zuritu dau.

Urkiola

Gaur goizean Urkiolako Santutegiko jagolea dan Felix Morenok esan deusku edur piloa bota dauela eta inguruko zelaietan agerikoa dala masa zuria. Hurrengo egunetan Urkiolara edurragaz gozetan joango diranei errespetuz jokatzeko eta ingurua garbi izteko eskatu deutsie.

Barazar

Urkiolako mendatea garbitzen edurra kentzeko hainbat makina dabilz. Barazarren beste horrenbeste gertatzen da. Zortzi orduko hiru txandatan  dabilz edurra kentzeko makinak N-240 errepidea garbitzen. Makina bakotxan behargin bi dagozala esan deusku Barazarko kontrolgunetik Basalaneko teknikaria dan Aitor Elortegik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular