Leire Irazabal, Euskal Herria museoko zuzendariak 2023ko Bizkaiko Zin-bidea programa aurkeztu dau

Zin-bideak Bilbo eukan hasiera, Gernika-Lumo erdigune eta Bermeo helmuga

Bizkaian foruak zin egiten ziran tokiak ibilbide baten ikusgai

Bizkaiko Zin-bideetako geldialdi bat / Bizkaia.eus

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Ibilbide Historikoak 2023 bisita-programa irailean amaituko da Bizkaiko Zinpeko Ibilpidea ezagutzeko aukereagaz. Gure lurralde historikoaren bihotza zehaztu eta gure nortasun politikoaren jatorria ezagutzeko modu interesgarria, foruen zina egiten zan lekuetan barrena.

Zinpeko bidea Bilbotik abiaten zan, Gernika-Lumo eukan erdigune eta Bermeon amaitzen zan. Ibilbide honetan, Bizkaiko Foruen zina egiten zan toki eta monumentuak ezagutuko dira. Gure historia eta Bizkaiko foruen esentzia dira esperientzia honen ardatz nagusiak, eta, gainera, bisitarako edegi ohi diran interes historiko, artistiko eta erlijiosoko leku eta espazioetara iristeko aukerea emoten dau. Aukera parebakoa da bertara hurbiltzeko eta oso ezaguna ez dan ondare historikoa eta Bizkaiko barnealdeko eta kostaldeko paisaien aberastasuna eta aniztasuna ezagutzeko.

Ibilbidea hiru etapatan egin daiteke, oinez, hiru egunetan, edo autobusez, goizeko egun bakarrean. Gaur Lau Haizetan Leire Irazabal, Euskal Herria Museoko zuzendaria euki dogu, ibilbideaz berba egiteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00