Jesus Lekerikabeaskoa (EAJ), Bea Ilardia (EH Bildu) eta Hector Fernandez (Elkarrekin Bizkaia) garraio deskontuez, baso ereduaz eta fiskalidadeaz berbaz

Euskal kriol selekzinoen ofizialtasunaz be berba egin dabe

Bizkaiko BBNNetako batzar kideen tertulian garraio deskontuak, baso ereduak eta fiskalidadea berbagai

Aurreko barikuan Bizkaiko BBNNetako batzar kideen tertulia izan genduan. Tenperatura altuek, haizeak eta lur zikuak sute arriskua handitu egin dabe azken egunotan. Kontu berezia izan behar dogula gogoratu deusku Jesus Lekerikabeaskoa Bizkaiko batzarkide jeltzaleak. Zerbitzu publiko potentea izateak daukon garrantzia azpimarratu deusku bestalde Bea Ilardia EHBilduko batzarkideak. Eta baso ereduen ganekoak be aztertu beharra dagoala. Eretxi berekoa da Elkarrekin Bizkaiko Hector Fernandez. Batzar Nagusietan agerraldia eskatzeko asmoa daukela esan deusku Fernandezek, baso politiken ganean gogoeta egiteko. Datorren hilean eurek topaketea egingo dabe, eta bertan basogintza eredu alternatiboak jorratuko dabez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular