EAJ, EH Bildu, PSE eta Elkarrekin Bizkaia taldeetako kideak tertulian euki doguz

Foru Gobernua eta oposizinoa garraioaren doakotasunean eta ingurumen gaietan akorduetatik gertu

Bizkaiko BBNNetan aurrekontuen negoziazinoa hasi da

J. Lekerikabeaskoa, E. De Madariaga, I. Casanova eta A. B. Campo / Bizkaia Irratia

Oposizinoak Bizkaiko Foru Gobernuari aurrekontuen negoziazinorako proposamena bideratu deutse. Elkarrekin Bizkaia taldetik dinoe garraio publikoa kolektibo jakin batzuendako doakoa izan behar dala eta 4 eguneko lan astea bultzatu behar dala. Bestalde, EH Bilduk garraio publikoaren doakotasuna eta zaintza kontuetarako Sestaon eta Abadiñon egingo diran adinekoen zentroetarako 5 milioi euro eta modu orokorrean erresidentzietako langileen baldintzak hobetzeko 10 milioi euro. EAJko Jesus Lekerikabeaskoak dino garraio eta ingurumen kontuetan akordutik gertu egon leitekezala oposizinoagaz. PSE-EEko Ana Berta Campok uste dau garraio publikoaren doakotasuna Bizkaira helduko dala.

Banda marroia

Pinuen gaixotasun berezia 2018an heldu zan Bizkaira. Gaur egun 11.468 hektareari eragiten deutse, orain dala lau urte baino %38,5 gitxiago da hori. EH Bilduko Iker Casanovak esan dau baso-kudeaketa eredua aldatu behar dala eta horretarako monokultiboaren eredua albo batera laga behar dala.

Zaintza eta greba feminisitea

Mogimendu feministak atzo deitutako huelgeagaz bat egin eban atzo Elkarrekin Bizkaiak. Talde honetako batzar kidea dan Eneritz de Madariagaren berbetan sektorean bidezko soldatak eta bidezko ratioak behar dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular