Astilleroko errekan jokatuko da lehen estropadea zapatuan, eta Pasaian jokatuko da bigarren bigarren jardunaldia domekan

Kaiku, Deusto, Ondarroa, Isuntza eta Portugalete lehiatuko dira Hernani, Zarautz eta Hondarribiagaz batera

Bizkaiko bost traineru emakumezkoen ETE ligan

Kaikuk irabazi eban Lekeition jokatutako Bizkaiko txapelketea / Bermeo Arraun Argazkiak

Emakumezkoen Traineru Elkarteak antolatzen dauen ligako lehen estropadak jokatuko dira datorren astegoienean. Zapatuan erlojupekoa jokatuko da Astilleroko errekan eta domekan Pasaiako eremuan jokatuko da bigarren jardunaldiko estropadea. Bizkaiko bost traineru lehiatuko dira aurten emakumezkoen bigarren mailan: Kaiku, Deusto, Ondarroa, Isuntza eta Portugalete.

Bizkaia Irratiko Jokoan kirol tartean bost traineruetako ordezkariekaz egin dogu berba. Iker Cortes Ondarroako entrenatzailea, Ainhoa Escobal Kaikuko arraunlaria, Peter Zendoia Isuntzako entrenatzailea, eta Leire Belasko Portugaleteko arraunlariaren eretxiak entzun doguz. Orain arte egindako estropaden ganeko balorazinoa eskatu deutsogu eta denporaldirako ipini dituen helburuak be kontatu deuskuez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00